121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-225

Mendive Arbeloa, Aliciak eta Montoya Ortigosa, Luis Miguelek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Mendive Arbeloa, Alicia eta Montoya Ortigosa, Luis Miguel.

Xedea: Hiriberri Artzibarren, basoan dagoen etxola turistiko baten hondakin urak isurtzeko baimena.

Unitate hidrogeologikoa: Irati Garaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Artzibar (Nafarroa).

Isurketak 73 m³-ko bolumena du urtean, gehienez ere; hobi septikoan tratatuko da, eta ondoren infiltrazio putzu batean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 16an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907818