121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-S-223

César Goñi Gardek honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: César Goñi Garde.

Xedea: Sarasibarko “Casa Iperregui” izenekoaren hondakin urak isurtzeko baimena.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esteribar (Nafarroa).

Isurketak 200 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bi ganberako hobi septiko aurrefabrikatu batean tratatuko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 13an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907807