121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

URDAZUBI

Egiturazko aldaketa, 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatiei dagokienez. Hasierako onespena

Urdazubiko Udalak, 2019ko maiatzaren 17 an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Urdazubiko Udal Planaren egiturazko aldaketa 4. poligonoko 5. eta 199. lurzatietan), Justo Arrechea Bidaurrek sustatua.

Jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan xedatuari jarraikiz.

Urdazubin, 2019ko ekainaren 17an.–Alkatea, Ignacio Ariztia Urriza.

Iragarkiaren kodea: L1908310