121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, jaietarako laguntzak emateko 2019ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsultatu daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 459688.

Leozko Udaleko alkatearen maiatzaren 24ko 58/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen 2019ko jaietarako laguntza ekonomikoak emateko deialdia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen E apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea onuradun izan daitekeen pertsona fisiko edo juridiko orori, modu altruistan eta desinteresatuan jarduerak, ekitaldiak, ikuskizunak eta abar antolatzen dituenari, Leozko udalerria osatzen duten herrietako jaiak dinamizatzeko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Jaietako ekitaldiak egin baino 15 egun baliodun lehenago.

Iratxetan (Leotz), 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907788