121. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

Laburpena, musika ikasketetarako dirulaguntza ekonomikoarena, 2019rako

Laburpena, laguntza ekonomikoak emateko deialdi batena, 2018-2019 ikasturtean musika ikasteko.

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, eta haren testu osoa kontsulta daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index); hori dena, bat etorriz Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin. DDBN (identifikazioa): 459675.

Leozko Udaleko alkateak maiatzaren 21ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2018-2019 ikasturtean euskara ikasteko laguntza ekonomikoen deialdia.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdian parte hartu ahal izanen dute oinarri arautzaileen B.3.2 apartatuan ezarritako baldintzak betetzen dituztenek.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdiaren xedea da laguntza ekonomikoak ematea 2017-2018 ikasturtean musika ikasketak egiten dituzten Leozko bizilagunei, hain zuzen ere honako hauetako batean egiten dituztenei: Orbaibarko Musika Eskolan edo Tafallako Musika Eskolan, edo, bestela, beste herri batzuetako musika eskola batean, baldin eskatutako musika tresnaren ikasketak ez badira eskaintzen aipatutako bi horietan.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik 2019ko irailaren 30era bitarte.

Iratxetan (Leotz), 2019ko ekainaren 4an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L1907786