119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

5. HAUTESKUNDE PROZEDURA

IRUÑEKO ESKUALDEKO HAUTESKUNDE BATZORDEA

Tokiko ordezkaritza karguak ordeztea

Vicente Ager Iciz jaunak, Iruñeko Eskualdeko Hauteskunde Batzordeko idazkariak, Hauteskunde Batzorde Zentralak tokiko ordezkaritza karguak ordezteari buruz (Hauteskundeen Araubide Orokorra arautzen duen Lege Organikoaren 182. garatzeko) emandako 2003ko uztailaren 10eko Jarraibidearen II. atala aplikatuz eskualdeko hauteskunde batzorde honetako lehendakariak erabakitakoa betetzeko.

Aditzera ematen du: ikusirik izangai guztiek uko egin diotela PSN-PSOEk Olaztiko Udalerako maiatzaren 26ko hauteskundeetan lortutako bi postuetako bigarrena betetzeari, alderdi politiko horrek proposatu du José María Acerete Sánchez jaunak betetzea postu hori; jarduketak agerian jarri dira hauteskunde batzorde honetan, izangai-zerrenden ordezkariek irregulartasunak sala ditzaten proposatutako pertsonaren izendapenari buruz, bi eguneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2019ko ekainaren 12an.–Idazkaria, Vicente Ager Iciz.

Iragarkiaren kodea: J1908122