119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketak, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2018ko abenduaren 19an egindako bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2019rako aldaketak honako ordenantza honetan: Ordenantza fiskala, zeinaren bidez arautzen baitira tasak eta/edo prezio publikoak ur hornidurarako, estolderia eta saneamendurako, arazketarako eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueretarako.

Iragarkia argitaratu zen 2019ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 5ean, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du aurkeztu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik espedientearen kontra.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2019an aplikatuko diren ordenantzetan, tarifetan eta igorpenetan, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Corellan, 2019ko maiatzaren 8an.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.

ORDENANTZA FISKALA, ZEINAREN BIDEZ ARAUTZEN BAITIRA TASAK / PREZIO PUBLIKOAK UR HORNIDURARAKO, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDURAKO, ARAZKETARAKO ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUERETARAKO

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak / prezio publikoak,
uraren ziklo integralarekin loturik

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak ezarri dira Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek oinarri dute honako zerbitzu hauek ematea: beheko ur hornidura eta saneamendua, eta horrekin eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako jarduera eta zerbitzuak. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, emateagatik edo egiteagatik 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak (martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau aplikatuko da Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden unean uneko udalerrien mugarteetan.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izatea edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabiltzea edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze-lanak (*).

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak (*).

c) Edateko ur horniduraren zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira baldin urari erabilera desberdinak ematen bazaizkio eta neurgailua bakarra bada.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze-lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko (lotune kuota), beharrezkoak diren jarduketak gauzatzeko zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea.

f) Hargunea izateko eskubideak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa sareekin lotzeko. Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretako altak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa urratzen den kasuetan.

(*) “Hornidura eta saneamendu zerbitzuen eskuragarritasuna eta mantentze-lanak” kontzeptuetan hobaria (ordenantzaren 4.a) eta 4.b) artikulua), hornidura kontratuen ordainagirietan, baldin titularrak Mankomunitateko udalak badira.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatzeko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat kontagailuak prezintatzeko, egiaztatzeko, ezartzeko eta berritzeko, baldin lan horiek Mankomunitateak berak egiten baditu.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1. Subjektu pasibotzat hartuko dira, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak –zergadun gisa–, honako hauek: pertsona fisikoak edo juridikoak, eta entitateak, baldin nortasun juridikorik izan gabe ere eratzen badute entitate ekonomiko bat edo ondare bereizi bat zeinak zerga jasan dezakeen, baldin jasotzen badute ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/ prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, subjektu pasiboa izanen da hargunearen eskatzailea.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, edateko uraren hornidurarako eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titular diren pertsona natural edo juridikoak, araua hautsi dutenak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izanen dira subjektu pasibo, baldin zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2. Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haiexen jabeak izanen dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3. Pertsona fisikoek nahiz juridikoek egindako ustiapenen edo ekonomia jardueren ondoriozko zorra eskatzen ahal zaie titulartasunean edo erabileran ondorengoak direnei, hots, edozergatik ere ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izanen dira. Norbaitek eskuratu nahi badu ustiategi edo ekonomia jarduera baten titulartasuna, eskubidea izanen du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondoriozko tributu-zorren ziurtagiri zehatza, titularrak aldez aurretik baietza emanda.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga-oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa. Kuota horri gehituko zaio Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua, eta aipatutako kostua izanen da kuotaren zati bereizezina.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren araberakoa.

c) 4. artikuluaren c) eta d) apartatuetan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

d) 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa, edo ezarrita dagoen kuotaren eta ezarriko den kuotaren arteko aldea, baldin diametroa handitu behar bada, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako.

e) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako diametroaren arabera edo diferentzialaren arabera, handitu behar bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, neurtua kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez.

g) 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako jarduerei dagokienez, egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zer tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Soilik onartuko dira Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak, eta indarrik gabe gelditzen dira bestelako deskontuak, eratortzen direnak Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitatek edo erakunde publikok hartutako erabakietatik edo egindako jarduketa orotik.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak, sortzen direnak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. Ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. Edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sortuko dira 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

4. Edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, bat etorriz Uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzarekin.

5. Ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. Sortzapenaren unean ordainaraziko dira e), f) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak.

3. h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, salbu 4.h) artikuluan ezarritakoa, bat etorriz 2/1995 Foru Legearen 82. artikuluarekin eta hurrengoekin (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

4. artikuluaren a), b), c), d) eta f) apartatuetako tasek/prezio publikoek sortutako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua argitaratuz Mankomunitateko iragarki-taulan, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzen diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aurrera, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 90. artikuluarekin.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu bideari ekinen zaio, baldin Mankomunitateak ez badu baimenik eman haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahalko da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hausteak eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaz gain, aplikatuko dira Moncayoko Ur Mankomunitateak Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan ezarritako xedapenak arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zerga-egitatea, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/1988 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. Tarifen koadroan finkatu da 10/1988 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, aplikatuko dira ordenantza fiskal orokorra eta martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea (foru lege horren bidez jorratu ziren Nafarroako Toki Ogasunak).

Ordenantza honek 2019ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

2019. ERANSKINA

Tarifak (hilekoak), honako hauek arautzen dituen ordenantza fiskalekoak: ur hornidura, estolderia eta saneamendua, eta arazketa, eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak

1.–4.a) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 3,87 euro hilean.

15 mm-koa: 4,84 euro hilean.

20 mm-koa: 6,42 euro hilean.

25 mm-koa: 8,26 euro hilean.

30 mm-koa: 17,23 euro hilean.

40 mm-koa: 28,76 euro hilean.

50 mm-koa: 54,92 euro hilean.

65 mm-koa: 93,66 euro hilean.

80 mm-koa: 136,51 euro hilean.

100 mm-koa: 177,57 euro hilean.

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), barnean direla kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien harguneen kuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren araberakoak:

50 mm-ra bitarte: 10,65 euro hilean.

50 mm-tik gora: 17,75 euro hilean.

2.–4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 1,30 euro hilean.

15 mm-ra bitarte: 2,08 euro hilean.

20 mm-ra bitarte: 2,79 euro hilean.

25 mm-ra bitarte: 4,01 euro hilean.

30 mm-ra bitarte: 6,59 euro hilean.

40 mm-ra bitarte: 11,70 euro hilean.

50 mm-ra bitarte: 18,26 euro hilean.

65 mm-ra bitarte: 30,59 euro hilean.

80 mm-ra bitarte: 46,71 euro hilean.

100 mm-ra bitarte: 73,06 euro hilean.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 2.1 puntukoei.

3.–4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

3.1. Kuota aldakorra: hileko prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa.–Kontsumoa, metro kubiko batetik 6 metro kubikora bitarte: 0,25 euro/m³.

2. tarifa.–Kontsumoa, 7tik 30 metro kubikora bitarte: 0,60 euro/m³.

3. tarifa.–Kontsumoa, 30 metro kubikotik gora: 2,43 euro/m³.

3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera:

1. tarifa.–Kontsumoa, 0,78 euro/m³.

3.3. 1. tarifa.–Udalen ureztatzeak:

Ureztatzeko ahoa, 1,19 euro hilean.

2. tarifa.–Obretarako hornidura, 0,69 euro/m³.

3. tarifa.–Ur-ihes ezkutuen kontsumoa: 0,25 euro/m³ (*).

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

1. tarifa.–Kontsumoa, metro kubiko 1etik 6 metro kubikora bitarte: 0,25 euro/m³.

2 tarifa.–Kontsumoa, 7 m³tik 30 m³ra: 2,02 euro/m³.

3 tarifa.–Kontsumoa, 30 m³tik gorakoa: 3,54 euro/m³.

4.–4.d) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

4.1. Saneamenduko kuota aldagarria: prezioa, hilabetean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa.–Kontsumoa, 0,07 euro/m³.

4.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 4.1 puntukoei.

5.–4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoak, edo ezarrita dagoenaren araberakoak, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota):

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.–4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

6.1. Hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa:

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.2. Hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa:

50 mm-ra bitarte: 118,32 euro.

50 mm-tik gora: 236,63 euro.

6.3. Hargunerako eskubideak saneamendu sarean: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa:

160 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

160 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.4. Alta hartzeko eskubideak, obra horniduretarako: 114,33 euro.

7.–4.g) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

Izena emateko eskubideak: 55,42 euro.

kontsumoa, 0,70 euro/m³.

8.–4.h) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 21,14 euro.

9.–Ezarrita dauden beste zerga-egitateak.

Eskulana: 28,57 euro/ordua.

Makineria erabiltzeagatik: 57,08 euro/ordua.

Kamioia erabiltzeagatik: 117,29 euro/ordua.

Edateko ura analizatzeagatik. Gutxienez: 113,28 euro/ordua.

10.–Ezarritako beste fidantza eta gordailuak.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11.–Saneamenduko kanona.

25/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa. Zazpigarren artikulua.–Hondakin uren isurtze-sariaren tarifak.

a) Etxeko isuriak: 0,597 euro/m³.

b) Etxekoak ez diren isuriak: 0,715 euro/m³.

c) Sareei lotu gabeko erabiltzaileak: 0,086 euros/m³.

(*) Tarifa hau aplikatuko da ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoetan eta erabilera guztietarako fakturazio aldi bakar batean. Inguruabar hauek guzti-guztiak gertatu behar dira eta behar bezala frogatuko dira:

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak jakin gabe hondatuta daudela hodiak edo neurketako ekipamenduak.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

Gehienez hiru eguneko epean konponduko da hautsi edo hondatu den eta, horren ondorioz, ihesa izan duen instalazioa, ihesa atzematen denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1906400