119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Laburpena, ikastetxeetako Haur Hezkuntzako 2. zikloko liburuetarako eta/edo material didaktikorako dirulaguntzak emateko deialdiarena (2019-2020 ikasturtea)

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 459295.

A) Onuradunek bete beharreko baldintzak:

a) Tuteran egiazko bizilekua izatea eta bertan erroldaturik egotea (adingabea eta adingabearekin bizi den aita edo ama edo tutorea), laguntza jaso bitartean ere. Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek egiaztatuko dute, udal erroldaren bidez, eskatzaileen eta onuradunen erroldatze eta bizikidetza egoera.

b) Deialdiari dagokion ikasturtean, bere ardurapean izatea 1. oinarrian aipatzen diren mailetariko batean eskolatutako adingabeak.

c) Behar objektiboa izatea, baldin eta oinarri hauek zehaztutako egoera ekonomikoan badaude; laguntza eskatzen ahal dute egoera honetan dauden ikasleen familiek: aurreko urteko errentak ez gainditzea errenta eta egoera ekonomikoa kalkulatzeko atalean ageri diren gehieneko mugak.

d) Deialdiaren xedeari dagokion faktura aurkeztea.

e) Betebeharrak oinarri hauetan xedatzen denaren arabera frogatu beharko dira, udal artxiboetan agertzen diren datuak izan ezik.

B) Xedea: deialdi honen xedea da gizarte zerbitzuen arloko dirulaguntzak ematea, banakako ebaluazioaren bidez, liburuak eta/edo material didaktikoa erosteko, hala nola fitxak, koadernotxoak, irudi orriak edo material idatzien fotokopiak, betiere Tuteran erroldaturik dauden eta bertan bizi diren ikasleentzat, deialdiari dagokion ikasturtean Haur Hezkuntzako 2. zikloa (1. maila, 2.a edo 3.a) egiten ari badira.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zikloak ez dira dirulaguntza honen xede, Nafarroako Gobernuak eta Hezkuntza Ministerioak liburuen kostu osoaren zati bat ordaintzeko laguntzak ematen baitituzte.

Dirulaguntza biztanleriaren berariazko sektore batendako da; ez da, beraz, biztanle guztiendako, baizik eta egoera sozioekonomiko zailean dauden familiendako.

C) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean eta Tuterako Udalaren Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen bulegoetan, hots, Tuterako Díaz Bravo kaleko 27an (31500), edo bienestarsocial@tudela.es helbidean eskatuta. (Telefonoa: 948826761).

D) Zenbatekoa: 3.000,00 euro. Gehienez ere 50 euroko dirulaguntza eman daiteke pertsonako.

E) Eskaerak aurkezteko epea: eskabideak aurkezteko epea 2019ko irailaren 1etik 30era izanen da.

Tuteran, 2019ko ekainaren 3an.–Alkatea, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1907719