119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko 2019ko kontribuzioa borondatez ordaintzeko epea

Interesdun guztiei aditzera ematen zaie abiatzekotan dela Landa-lurreko eta hiri-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioaren 2019ko kobrantza.

Borondatez ordaintzeko epea ezarri da, 2019ko ekainaren 13tik uztailaren 13ra, biak barne.

Helbideratutako ordainagiriak subjektu pasiboek emandako banku-kontuan kargatuko dira.

Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Sesmako Udalaren kontuetan ordainduko dira, La Caixan edo Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.

Epe hori iragandakoan, premiamendu bidez kobratzeko tramiteak abiaraziko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Sesman, 2019ko ekainaren 13an.–Alkate udalburua, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1908120