119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURU-ASTERAIN

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Muru-Asteraingo Kontzejuak, 2019ko maiatzaren 29an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2019ko aurrekontua.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Muru-Asterainen, 2019ko maiatzaren 31n.–Kontzejuko burua, Félix Leceta Sarasa.

Iragarkiaren kodea: L1907636