119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

U.E. 26-ko plan partzialaren jendaurreko erakusketa berria

Lesakako Udaleko Osoko Bilkurak, 2018ko irailaren 21ean ospatutako saioan, U.E. 26 Exekuzio Unitatearen Plan Partziala onartu zuen, Alkaiaga auzoan kokatua dagoena.

Espedientea jendaurrean ikusgai egon da, honako toki hauetan iragarritako ediktuen bidez: 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22koan, eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturiko iragarkien bitartez, ezarritako epean alegaziorik aurkeztu ez delarik.

Baina kontuan izanik txosten sektorialak, eta jendaurreko erakusketa epearen ondotik udalari igorritako Plan Partzialaren proiektua (1405 sarrera zk., 2019/04/17koa Udaleko Erregistro Orokorrean), hasieran onartutakoarekin zenbait aspektutan bat ez datorrela, eta aldaketa hauek jurisprudentziak jendaurreko erakusketa berria behar izateko ezarri duen izaera sustantziala duela ulertuz,

EBAZTEN DUT:

1. Espedientea jendaurrean ikusgai edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan argitaraturiko iragarkien bitartez.

Lesakan, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea, José Luis Echegaray Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1907967