119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

Belaunaldi berriko Telekomunikazio Zerbitzuak eskuratzeko Sareak hedatzea arautzen duen Ordenantza. Hasierako onespena

Erroibarko Udalak, 2019ko maiatzaren 8an egin bilkuran, Belaunaldi berriko Telekomunikazio Zerbitzuak eskuratzeko Sareak hedatzea arautzen duen Ordenantzaren aldaketa onetsi zuen hasiera batean.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako Ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazioak edo oharpenak egin ditzaten.

Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztuko ez balitz, Ordenantza behin betiko onetsiko da eta haren testu osoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean emanen da argitara.

Erroibarren, 2019ko ekainaren 11n.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L1908014