119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GAZTELUBERRI

Herri-larreak enkantean

Gazteluberriko Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egin bilkuran, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Ahozko posturen bidez, enkante publikoan adjudikatzea Gazteluberriko “El Boyeral” bazkalekuko herri-larreak. Zortzi urterako adjudikatuko dira eta hasierako prezioa 4.000 euro urteko izanen da.

Enkantea 2019ko ekainaren 29an eginen da, goizeko hamarretan, Gazteluberriko Udaletxean.

Lizitatzaileek hasierako prezioaren %2 utzi beharko dute fidantza gisa.

Gainerako baldintzak ikusgai daude Udal Idazkaritzan.

Gazteluberrin, 2019ko ekainaren 4an.–Alkate udalburua, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: L1907743