119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CÁRCAR

Interesdunen epatzea, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendutako 19-01039 gora jotzeko errekurtsoan

José Javier Guillén Ruizek, Joaquín Pérez Mateok, Arsenio Guillén Pardok eta Jesús Angel Mendoza Sadabak 19-01039 gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten, Carcarko Udalak, 2019ko apirilaren 2ko osoko bilkuran hartu erabakiaren kontra. Erabakia bizilagunentzako herri-lurretako aprobetxamendu loteen behin betiko adjudikazioari buruzkoa da. Maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretua bete beharrez, Carcarko Udalak, 2019ko ekainaren 12ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, aipatu espedientea Nafarroako Administrazio Auzitegira igortzea erabaki da, eta epatze deia egiten zaie balizko interesdunei auzitegi horretan agertzeko hamar egun balioduneko epean.

Carcarren, 2019ko ekainaren 13an.–Alkatea, M.ª Teresa Insausti Sola.

Iragarkiaren kodea: L1908123