2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BURLATA
2/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
Burlatako Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontuko 2/2019 aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2019ko 95. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 17an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
2/2019 AURREKONTU-ALDAKETA
Kreditu transferentzia
IV. kapitulua: 15.500,00 euro.
FINANTZAKETA:
IV. kapitulua: 15.500,00 euro.
Burlatan, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkatea jardunean, José María Noval Galarraga.
Iragarkiaren kodea: L1907968