119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARITZU

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 94. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hura behin betiko onetsi eta argitara ematen da, laburbilduan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-taulan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuarekin bat.

3/2019 AURREKONTU-ALDAKETA

Kreditu-gehigarria

GASTUAK:

–1.1533.63200 partida.–“Zubia konpontzea”: 3.074,25 euro.

Gastuak, guztira: 3.074,25 euro.

DIRU-SARRERAK:

–“Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”: 3.074,25 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 3.074,25 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Aritzuko Kontzejuko Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Aritzun, 2019ko ekainaren 4an.–Kontzejuko burua, Francisco Javier Echeverz Oronoz.

Iragarkiaren kodea: L1907750