119. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.1. Foru legeak eta legegintzako foru dekretuak

ERABAKIA, Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak hartua, baliozkotzen duena 3/2019 Foru Lege-dekretua, ekainaren 12koa, zeinaren bidez kreditu-gehigarria eman baitzen bakarrik dauden adingabe atzerritarren etorrerari erantzuteko. Foru Lege-dekretu hori 2019ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 13an.

Nafarroako Parlamentuko Batzorde Iraunkorrak, 2019ko ekainaren 14an egindako bilkuran, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

1. Baliozkotzea 3/2019 Foru Lege-dekretua, ekainaren 12koa, kreditu-gehigarria ematen duena bakarrik dauden adingabe atzerritarren etorrerari erantzuteko. Foru Lege-dekretu hori 2019ko ekainaren 13ko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen (9-19/DLF-00003).

2. Agintzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Legebiltzarreko Erregelamenduko 161.5 artikuluan ezarritakoa betez.

Iruñean, 2019ko ekainaren 14an.–Lehendakaria, Ainhoa Aznárez Igarza.

Iragarkiaren kodea: F1908191