118. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-P-1159

Pedro Andrés Díaz de Rada Turumbayk honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Aprobetxamendua 4 metroko sakonera duen putzu bat da, Ega ibaira ezkerraldetik isurtzen den La Yasa erreka-zuloaren eskuinaldean, ur-ibilguetako polizia-eremutik kanpo, Saso izeneko alderdian (7. poligonoa, 464. lurzatia).

Putzu artesiar bat da, eta 0,25 l/s-ko uneko emaria du. Ura 10,71 hektareako zainzuri-alor bat tantaka ureztatzeko erabiliko da, Carcarko udal-mugarteko (Nafarroa) 7. poligonoko 465. (A eta C) eta 469. (A) lurzatietan.

Urtean 6.900 m³-ko ur bolumena hartuko da guztira, eta batez besteko emari baliokidea 0,656 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñean egonen dira ikusgai (Serafín Olave, 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2019ko maiatzaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E1907769