3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2016-P-1078
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2019ko apirilaren 30ean emandako Ebazpenaren bidez, María Concepción Aísa Martínezi eta Gabriel Ángel Ursúa Martínezi ur aprobetxamendu bat eman zaie, Arga ibaiaren (9012316) ezkerraldean, polizia eremutik kanpo, zulatutako putzu batean hodi batetik ura ateratzeko, hain zuzen ere, “Ebro-Aragoiko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera” izeneko 049 lur azpiko ur-masan, Ebroren Sakangunea izeneko jabari hidrogeologikoan, 09.049.02 klabea duen akuiferoan, La Ribera izeneko alderdian, Funesko udal-mugarteko (Nafarroa) 6. poligonoko 211. lurzatian; gehieneko bolumena urtean 1.180,31 m³-koa izanen da, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (abuztua), berriz, 0,084 l/s-koa.
Ura 0,281 hektarea ureztatzeko erabiliko da, aipatutako katastroko lurzati horretan bertan, eta ebazpenean jasotako baldintzak bete beharko dira.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Zaragozan, 2019ko maiatzaren 20an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.
Iragarkiaren kodea: E1907754