256. ALDIZKARIA - 2025eko abenduaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

220/2025 apelazio-epaia betearaztea. Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien salak eman du, deialdi honetako merezimenduen baremoari dagokionez: deialdia, zuzenbideko lizentziadunaren 2 plaza sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak honako erabaki hau hartu zuen 2025eko abenduaren 10ean:

«IKUSI da 220/2025 zenbakidun apelazio-epaia, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko uztailaren 24an emana. Horren bidez, jarritako apelazio-errekurtsoa hein batean baietsi eta apelatutako auzialdiko epaia -169/2024 zenbakiduna, irailaren 4koa, Nafarroako Administrazioarekiko auzien 1. Epaitegiak emana- hein batean errebokatzen da; ondorioz, zuzenbideko lizentziadunaren plazak merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdian bakarrik deuseztatzen da merezimendu profesionalen baremoko a) 3 apartatua: "deialdiaren xede den lanpostu berean beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak (1 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko)". Horrenbestez, ikusirik hala 2025eko urriaren 26ko txosten juridikoa nola 2025eko urriaren 30ean Negoziazio Mahaian lortutako akordioa, eta bat etorriz espedientean jasota dagoen txosten teknikoan adierazitako motibazio teknikoarekin,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Adieraztea Tokiko Gobernu Batzarrak izan duela Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko uztailaren 24an emandako 220/2025 zenbakidun apelazio-epaiaren berri. Epai hori betearazteko, eta zuzenbideko lizentziadunaren 2 plaza, gehienez ere, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdiko –aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan– merezimendu profesionalen baremoaren a 3) apartatua –"deialdiaren xede den lanpostu berean beste administrazio publiko batzuetan emandako zerbitzuak (1 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko)"– deuseztatu denez, baremoa ezen jasota baitzegoen Tokiko Gobernu Batzarrak 2022ko azaroaren 14an (20/SG) eta 25ean (23/SG) hartutako erabakietan, eta aintzat hartuta aldez aurretik Negoziazio Mahaian akordioa lortu dela, onestea, aipatu deialdiaren merezimendu-baremoaz bezainbatean, a) 3 apartatua honela idatzita geratuko dela: "Beste administrazio publiko batzuetan, lanpostu berean egindako zerbitzuak: 2 puntu, zerbitzu-urte oso bakoitzeko."

Bigarrena.–Erabaki hau argitaratzea orain aldatu den baremoa argitaratu zen bide berberetan, hau da, udal-webgunean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Erabaki hori berriz ere aurkaratu daiteke, baldin eta jotzen bada baremo berria ez dela zuzenbidearen araberakoa, aipatu deialdiari dagokionez soilik (zuzenbideko lizentziadunaren 2 plaza, gehienez ere, sartzeko prozeduraren bidez eta merezimendu-lehiaketaren salbuespenezko sistemaren bidez betetzeko deialdia, aldi baterako enplegua egonkortzeko eta finkatzeko ezohiko prozesuaren barruan).

Hirugarrena.–Erabaki hau dagozkion epaitegiei helaraztea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak 2025eko uztailaren 24an emandako 220/2025 zenbakidun apelazio-epaiaren betearazpena jakinarazteko.»

Erabaki honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza gauzatu duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik aitzina.

c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Iruñeko Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, errekurritu nahi den egintza edo erabakia jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2025eko abenduaren 10ean.–Tokiko Gobernu Batzarreko idazkaria, Garbiñe Bueno Zabalza.

Iragarkiaren kodea: L2516222