3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA
KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA
A/31/03732 JV/br espedientea. Jendaurreko informazioa
Gaia: obretarako baimena eskatzea.
Eskatzailea: Arribe-Atalluko Kontzejua.
Helbidea: Arribeko kontzeju etxea, 31891-Araitz (Nafarroa).
Ibai edo errekaren izena: Bidesagasti erreka.
Erreka edo ibai horren urak jasotzen dituen ibaiaren izena eta kodea: Araxes - 1.040.140.
Udal-mugartea eta probintzia: Atallu-Araitz (Nafarroa).
Obren azalpen laburra eta helburua:
Lanaren xedea da berritzea egungo hornidura sarea, zuntz-zementuzkoa, material horrek arazoak sortzen dituelako. Jarduketetako bat Bidesagasti erreka gurutzatzea da, eta horretarako burdinurtuzko 150 mm-ko hodi bat erabiliko da, zubiaren taulan ainguratuta metalezko loturekin eta altzairu galbanizatuzko kaxoi batean babestuta.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Araizko udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.
Donostian, 2019ko ekainaren 4an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.
Iragarkiaren kodea: E1907773