118. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURI ALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/03772 JV/sr espedientea. Jendaurreko informazioa

Gaia: ur aprobetxamendua emateko eskaera.

Eskatzailea: Mikel Alberdi Inza.

Helbidea: Auzmendibidea, 19, 20720 Azkoitia (Gipuzkoa).

Ibai edo errekaren izena: Iriarteko errekaren afluentea.

Eskatutako emaria: 0,007 l/s-koa.

Tokia: Orabidea - Arizkun.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Erabilera: etxerako.

Obren azalpen laburra eta helburua:

Hargunea hormigoizko kutxatila bat da, 0,60 × 0,60 × 0,60 metroko neurrikoa, gainezkabidearekin; Iriarteko errekaren afluente batean dago, erreka hornitzen duen iturburutik hurbil. Kutxatila horretatik PEADezko hodi bat abiatzen da, hazbeteko diametroa eta 460 metroko luzera duena, eta lur azpitik doa, zanga batean sartuta, borda barrenean dagoen 2.000 litroko biltegi bateraino. Ura, tratatu ondoren, presio ekipo baten bidez etxea hornitzeko erabiliko da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantauri aldeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, 8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2019ko martxoaren 28an.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko irailaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Jorge Villar Vázquez.

Iragarkiaren kodea: E1907771