117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Deialdia, familia langilea izateko D mailako bi lanpostu (6.22 eta 6.23) betetzeko lekualdatze lehiaketarena. Bete gabe deklaratzea

Burlatako Alkatetzak azaroaren 26an emandako 938/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 240. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, abenduaren 14an), Burlatako Udalaren 2018ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen. Bertan, familia langileen 6.22 eta 6.23 zenbakietako lanpostuak, D mailakoak, sartu ziren. 2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, familia langileen lanpostu hutsak betetzeko lekualdatze lehiaketa, Alkatetzaren 324/2019 Ebazpenaren bidez onetsia.

Eskaerak aurkezteko epea iraganda izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe deklaratzea, aipatu deialdiaren 5. oinarrian jasotakoaren arabera; hartan honako hau zehazten da:

“Ezarritako epean eskabiderik aurkeztu ezean, alkateak ebazpena emanen du, lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzeko. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da.”

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Bete gabe deklaratzea familia langile izateko D mailako bi lanpostu (6.22 eta 6.23) lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia, ez delako izangairik aurkeztu.

2. Deialdia bete gabe deklaratu dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Burlatan, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkatea, José M.ª Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1907588