117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

902/2019 EBAZPENA, ekainaren 7koa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, Nafarroako udalei, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratu dezaten, dirulaguntzak emateko 2019ko deialdia ebazten duena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiaren 2019ko apirilaren 5eko 488/2019 Ebazpenaren bidez, uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratzeko dirulaguntzen deialdia onetsi zen 2019rako; deialdiaren 3. eta 8. oinarrietan deialdira aurkezteko bete beharreko baldintzak ezarri ziren, bai eta proposamenak baloratzean kontuan hartu beharreko elementuak ere.

Uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egin edo eguneratzeko dirulaguntzak jasotzearren entitateek egin dituzten eskaerak ikusirik, kasuan kasuko administrazio espedienteak azterturik, eta Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Aurrekontu eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalaren proposamena jasotzen duen txostena kontuan harturik.

Horrenbestez, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 14ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1.–I. eranskineko zerrendan ageri diren udalerrietako udalei aipatutako dirulaguntzak ematea, eta 25.583,20 euroko gastua xedatzea horiek finantzatzeko, Nafarroako Gobernuaren 2019ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako dirulaguntzak, hiriguneetan uholdeei aurre egiteko planak egiteko” izeneko 780001-78200-4609-942300 partidaren kargura. Eranskinean, udalak deialdiaren 8. oinarriko irizpideei jarraikiz emandako puntuazioaren arabera ordenatuta daude, handienetik txikienera.

2.–Deialdian baimendutako zenbatekoaren (60.000 euro) eta aurreko puntuan onetsitako zenbatekoaren (25.583,20 euro) arteko aldearen saldoa, hau da, 34.416,80 euro, deialdiko konpromisotik askatzea eta Nafarroako Gobernuaren 2019ko ekitaldirako Gastuen Aurrekontuko “Udalentzako dirulaguntzak, hiriguneetan uholdeei aurre egiteko planak egiteko” izeneko 780001-78200-7609-942300 partidan dagoen kopuru erabilgarriari gehitzea.

3.–II. eranskinean aipatzen diren udalerrietako udalek dirulaguntzak jasotzeko aurkeztutako eskaerak ezestea eranskinean bertan adierazten diren arrazoiengatik.

4.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu-basean argitaratzea eta entitate interesdun guztiei jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

5.–Ebazpen hau igortzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuko Plangintzaren eta Azterlan Ekonomikoen Atalera (kontabilitate zentroa), eta zuzendaritza nagusi horretako Aurrekontuari eta Kontabilitateari buruzko Aholkularitzarako Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko ekainaren 7an.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

I. ERANSKINA

Entitate onuradunak

ESP.

ENTITATEA

LAGUNTZA TEKNIKOAREN KOSTUA

DIRUZ LAGUNDU BEHARREKO ZENBATEKOA

1/2019

Uharte

5.196,00 euro

4.000,00 euro

6/2019

Atarrabia

4.598,00 euro

3.678,40 euro

4/2019

Berbintzana

8.729,71 euro

4.000,00 euro

3/2019

Andosilla

3.025,00 euro

2.420,00 euro

7/2019

Galar

5.916,90 euro

4.000,00 euro

2/2019

Viana

4.356,00 euro

3.484,80 euro

5/2019

Bidankoze

5.916,90 euro

4.000,00 euro

II. ERANSKINA

Baztertutako entitateak

ESP.

ENTITATEA

ARRAZOIAREN AZALPENA

8/2019

Altsasu

Epez kanpo aurkeztea

9/2019

Ledea

Epez kanpo aurkeztea

Iragarkiaren kodea: F1907910