117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2019rako aurrekontua. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko apirilaren 9an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2019ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluari jarraikiz (foru lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa), onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, espedientea azter dezaten bizilagunek edo interesdunek, eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2019ko apirilaren 24an.–Mankomunitateko burua, M.ª Asunción Navarro Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1907635