117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Laburpena, Zizur Nagusian inklusio sozialeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetan dauden pertsona eta/edo familiei 2019an prestazio ekonomikoak emateko oinarri arautzaileena, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzen deialdiarekin bat (22E/2019 Foru Agindua, otsailaren 19koa, Gizarte Eskubideetako kontseilariak emana, 60. zenbakiko NAO, 2019ko martxoaren 28koa)

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.hacienda.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 459984.

Lehena.–Onuradunak:

Elkarrekin bizi diren edozein familia-unitateak eta norbanakoek eskuratu ahalko dituzte laguntzak, gizartean bazterturik daudenean edo horretarako arriskua dutenean, eta deialdiaren 7. puntuan ezarrita dauden baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea:

Laguntza ekonomikorako tresnak sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lanaren jardun profesionalaren osagarri, Zizur Nagusiko bizilagun diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren arloan gabezia egiaztatuak izanik, oso zail badute oinarrizko premiak asetzea honako hauetan: bizilekua, hornidurak, nutrizioa eta osasuna eta gizarteratzea. Orobat, zail badute baliabideak erabiltzea haurren arrisku- edo babesgabetasun-egoerak prebenitzeko eta beste egoera batzuetan ere arreta emateko, hori egin ezean, deserrotzea, marjinazio soziala edo gizarte-bazterketaren arriskua eragin edo areagotu baitaitezke.

Kolektibo minoritarioetako eta kolektibo kultural bereizietako pertsonak edo familiak integratzen laguntzea.

Bazterketa- eta/edo gatazka-egoeran dauden familietako adingabeen eskolaratzea erraztu eta gizarteratzea erraztea.

Autonomiaren aldetik zailtasunak dituzten pertsonak beren etxeetan geldi daitezen bermatzea.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Zizur Nagusian inklusio sozialeko eta/edo larrialdi sozialeko prozesuetan dauden pertsona eta/edo familiei Zizur Nagusiko Udaleko prestazio ekonomikoak emateko oinarri arautzaileak 2019. urterako, Nafarroako Gobernuko dirulaguntzen deialdiarekin bat (22E/2019 Foru Agindua, otsaialren 19koa, Gizarte Eskubideetako kontseilariak emana. 60. zenbakiko NAO, 2019ko martxoaren 28koa).

Laugarrena.–Zenbatekoa:

30.580,41 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea:

Oinarriak Alkatetzaren Dekretuaren bidez onetsi eta haiek udalaren iragarki-oholean argitaratu eta biharamunetik hasiko da eskabideak aurkezteko epea. Deialdia indarrean egongo da 2019ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era, aurkezten diren eskaerak betetzeko bezainbateko aurrekontu-kreditua baldin badago.

Zizur Nagusian, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1907886