117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

UO39 urbanizatzeko proiektua. Hasierako onespena

Uharte Arakilgo Alkatetzak, 2019ko ekainaren 6ko 73. Ebazpenaren bidez, erabaki du hasiera batean onestea Uharte Arakilgo UO39 unitatea urbanizatzeko proiektua. Extru SAk sustatu du proiektua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 FDLaren 134. artikuluan –74. artikuluari dagokionez– xedatutakoa aplikatuz, espedientea hogei egunez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Uharte Arakilen, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1907885