117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Iragarkia, zuzeneko salmentaren bidez ibilgailua besterentzeko

Iragarki honen bidez interesdunei aditzera ematen zaie, ezen 2019ko maiatzaren 29ko enkantean bete gabe gelditu zirela bi lizitazio, eta Enkantearen Mahaiak erabaki zuela ibilgailua, zeinaren ezaugarriak ondotik ematen baitira, zuzenean saltzeko izapidea irekitzea. Salmentaren baldintzak honako hauek dira:

1. Eskaintzak gutun-azal itxi baten barrenean aurkeztuko dira; horren barnean jaso beharko dira nor den pertsona fisikoa edo juridikoa, horretarako NAN, IFZ edo IFKren kopia erantsita, eta eskaintza, gehieneko izaera izanen duena.

2. Eskaintzak aurkezten ahalko dira 2019ko uztailaren 14ko 13:00ak arte, Udaleko Derrigorrezko diru-bilketaren bulegoetan (Tuterako Konstituzio plaza 12, 1. A); eskaintzak 2019ko uztailaren 17an irekiko dira, 10:00etan, eta ez dira onartuko 2.000 euro baino gutxiagoko eskaintzak.

3. Kasu guztietan gutun-azalak jendaurrean irekiko dira. Gutun-azalak irekita, ondasunak adjudikatuko zaizkio eskaintzarik hoberena egin duen pertsonari. Eskaintza baliokideak edo zenbateko bera dutenak baldin badaude, interesdunek beraien eskaintza hobetzen ahalko dute, unean bertan 250 euroko tarteetako eskaintzak eginez eskainitako zenbatekoaren gainean, eta ondasuna adjudikatuko zaio prezio altuena eskaintzen duenari.

4. Ondasunen besterentzea bertan behera geldituko da adjudikatu edo saldu aurreko edozein unetan ordaintzen badira zorra, berandutzaren korrituak eta prozeduraren kostua.

5. Ondasun bakoitza eskaintza hoberenari saldu ondoren, eskatzailea behartuta egonen da horren zenbatekoa ordaintzera 5 eguneko epean.

6. Besterentzearen ondoriozko gastu guztiak eta legez sortzen ahal diren zergak, hartzailearen kontura izanen dira.

Besterentzen den ondasuna:

–Lexus ibilgailua, GS300, matrikula: 0698DXG.

(Ibilgailua Tuterako udaltzaingoaren ibilgailuen gordailuan dago, eta interesdunek bertan ikusten ahal dute).

Tuteran, 2019ko maiatzaren 30ean.–Agente exekutiboa, Eduardo Goicoechea Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1907618