2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SARTAGUDA
5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena
2019ko 77. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 23an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia
GASTUAK:
6. kapitulua.–Inbertsioak:
–Miguel Indurain kaleko kableak lurperatzea: 12.000,00 euro.
–Goi tentsioko dorrea legeztatzea: 5.000,00 euro.
–Frontoi kaleko ardandegiaren trukea berritzea –ardandegien eremua–: 15.600,00 euro.
Gastuak, guztira: 32.600,00 euro.
DIRU-SARRERAK:
8. kapitulua.–Diruzaintzako gerakina: 32.600,00 euro.
Sartagudan, 2019ko ekainaren 3an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.
Iragarkiaren kodea: L1907640