117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

513/2019 EBAZPENA, maiatzaren 9koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1135/2018 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2018-2019ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 418260.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1135/2018 Ebazpenaren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” izeneko azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2018-2019ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. DDBN identifikazioa: 418260.

Nafarroan, nekazaritzako elikagaien ekoizpenaren sustapena Batasuneko esparru juridikoan onartutako figuren babesa duten kalitateko ekoizpenei bideratuta dago bereziki, eta zuzenean bultzatzen ditu ekoizpen sektore primarioa, nekazaritzako industriaren sektorea eta elikaduraren merkataritzaren azpisektorea, Nafarroako nekazaritzako elikagaien kate osoari behar duen sendotasuna emanez, horrela ziurtatzeko ekoizpen ahalmena mantendu eta garatzen dela, lanpostuak indartu eta sortzen direla, eta Nafarroako Foru Komunitateko BPGa eratzen laguntzen duela.

Ikusirik aurrekontu kreditu erabilgarria badagoela, komenigarritzat jotzen da handitzea hasieran aipatutako deialdian baimendutako zenbatekoa, hain zuzen ere Nafarroan nekazaritzako elikagaien kalitatearen arloan onartuta dauden figuretako kudeaketa organismoen informazio eta sustapen jarduerak sustatzekoa.

Ikusita Nekazaritzako Ustiategien eta Elikagaien Sustapenerako Zerbitzuaren proposamena eta aurtengo ekitaldirako aurrekontuan dirua dagoela.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 1135/2018 Ebazpenaren 3. puntua aldatzea. Horren bidez, “Barne merkatuko informazio eta sustapen jarduerak” azpineurrian aurreikusitako laguntzen 2018-2019ko deialdia eta oinarri arautzaileak onetsi ziren, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programaren barnean. Puntua aurrekontuko kredituei buruzkoa da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

“3. Aurrekontuko kredituak.

Deialdi honek sortzen dituen gastuei aurre egiteko, 725.000 euroko gastua baimentzen da 2019ko ekitaldian, 2019ko Aurrekontu Orokorretako honako partida honen kargura: 720003-71620 4459 413105, “Inbertsioak nekazaritzako ustiategietan. Landa Garapenerako Programa, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsa 2014-2020” izenekoa.”

2. Nafarroako Gobernuaren Dirulaguntzen Datu Baseari (NGDDB) jakinaraztea.

Ebazpen hau Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean erregistratu beharko da.

3. Ebazpen honen kontrako administrazio errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 9an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1906621