117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

2019ko 7., 8., 9., 10. eta 11. aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2019ko 92. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 14an, aurrekontu aldaketak hasiera batez onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehigarriak: 7-10/2019 espedienteak (biak barne).

–Baztango Udalaren 2019ko gastu aurrekontuan honako partiden kredituak goratu:

Gastuen gehitzeak:

7/2019 zb.: 1-1611-6270001 TIP. Zuaztoi, sareak, ur horn., zolak 151.000,00 euro.

8/2019 zb.: 1-1611-6270002 TIP. Azpilkueta, sareak, ur horn., zolak 81.000.00 euro.

9/2019 zb.: 1-4540-6190001 TIP. Urruxkako bidearen konponketak 18.000,00 euro.

10/2019 zb.: 1-4540-6190002 TIP. Sumutsuko bidearen konponketak 34.000,00 euro.

Osotara: 284.000,00 euro.

–7-10/2019 aurrekontu aldaketen finantzaketa:

Diru-sarrerak:

1-87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 284.000,00 euro.

Kreditu berezia: 11/2019 espedientea.

–Baztango Udalaren 2019ko gastu aurrekontuan honako partida sortu:

Gastuak:

1-1350-623000 Lifvac eta desfribriladore erosketa 2.300,00 euro.

Finantzabidea: beheititze partziala partida honetan:

Gastuen gutxitzea:

1-4540-6190004 Bagordiko areken konponketa (-2.300,00 euro).

Baztanen, 2019ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L1907864