117. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 18a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

38/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana, zeinaren bidez erabakitzen baita Osasuneko kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 21eko Erabakia argitaratzea. Haren bidez batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2019ko ekitaldian.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 14. artikuluaren 3. apartatuarekin bat etorriz, Osasuneko kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 21eko Erabakiaren bidez batera baimendu zen Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2019ko ekitaldian.

Aipatu foru legearen 14. artikuluaren 6. apartatuak xedatzen du kudeaketa-esleipena eraginkorra izan dadin beharrezkoa dela Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea oso-osorik.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea foru agindu hau eta Osasuneko kontseilariaren eta Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren 2019ko maiatzaren 21eko Erabakia. Haren bidez batera baimentzen da Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2019ko ekitaldian.

2. Foru agindu hau igortzea Osasun Publikoaren Institutura, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 29an.–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

KULTURA, KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUAREN ETA OSASUN DEPARTAMENTUAREN ARTEKO ERABAKIA, ZEINAREN BIDEZ BATERA BAIMENTZEN BAITA NAFARROAKO KIROLAREN ETA GAZTERIAREN INSTITUTUARI KUDEAKETA-ESLEIPEN BAT EGITEA, DIRULAGUNTZA BAT EMAN DIEZAIEN TOKI ENTITATEEI, 2016-2020 ALDIKO OSASUN PUBLIKOAREN PLANEAN SARTUTAKO ARIKETA FISIKOA SUSTA DEZATEN 2019KO EKITALDIAN

Iruñean, 2019ko maiatzaren 21ean.

Batetik, Ana Herrera Isasi andreak, Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak, eta

Bestetik, Fernando Domínguez Cunchillos jaunak, Nafarroako Gobernuko Osasuneko kontseilariak,

ADIERAZI DUTE:

Lehena:

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutua erakunde autonomo bat da, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuari atxikia (departamentu horren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuaren 3.2 artikulua). Abuztuaren 28ko 133/2015 Foru Dekretuak erakunde autonomo horren estatutuak onesten ditu, eta ezartzen Garapen Estrategikoaren, Azpiegituren eta Baliabide Kudeaketaren Zuzendariordetzaren eskumena dela kirol eta gazteriaren arloko instalazio eta ekipamenduetarako dirulaguntzak koordinatu, kudeatu eta kontrolatzea, bai eta departamentuen arteko lanak sustatzea eta koordinatzea ere Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren jarduerekin zerikusia duten gaietan.

Beste alde batetik, Osasun Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen abuztuaren 28ko 132/2015 Foru Dekretuaren 8.v) artikuluak Osasuneko Zuzendaritza Nagusiari eskumena esleitzen dio prestakuntzaren eta ikerketaren arloko eta, oro har, osasunarekin lotutako gaien arloko laguntzak eta dirulaguntzak deitzeko, emateko eta kudeatzeko. Era berean, urriaren 14ko 242/2015 Foru Dekretuaren 22.j) artikuluak (foru dekretu horrek uztailaren 18ko 63/2012 Foru Dekretua aldatu zuen, hain zuzen ere Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua erakunde autonomoa sortu eta bere estatutuak onesten dituena) osasuna sustatzeko arloan eta osasun-hezkuntzaren arloan ezartzen diren planak eta programak planifikatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko eskumena ere esleitzen dio, barnean sartuta osasuneko informazio-, komunikazio- eta gizarte ekintzako estrategiak, eta neurri teknikoak, politikoak eta ekonomikoak, bai eta bere eskumenekoak diren dirulaguntzen kudeaketa ere.

Bigarrena:

2019rako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan, honako partida hauek daude:

–Osasun Departamentua:

520001-51200-4609-313904 “Dirulaguntzak, udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko” izeneko partida, 50.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua:

A50002-A5110-4609-336100 “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko partida, 275.000 euroko kreditua duena.

Hirugarrena:

Jarduera fisikoa da gaur egungo morbimortalitate-kargarekin lotuta dagoen faktore garrantzitsuetako bat. Lau gaixotasun kroniko nagusiak prebenitzeko 4X4 Estrategiaren barnean ageri da lau arrisku faktoreen artean (elikadura desorekatua, tabakismoa eta alkohol gehiegi edatea).

Ariketa fisikoa sustatzea da Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako proiektuetako bat, eta nabarmendutako proiektu estrategiekoetako bat ere bai, eta artikulatua dago Zahartzaro Aktibo eta Osasungarriaren Estrategiarekin eta udal entitateekin sustatu beharreko ariketa fisikoarekin.

Jarduera eta ariketa fisikoa tokian tokian sustatzea tresna erabilgarria da eskaintza biztanleriaren osasun beharretara egokitu ahal izateko eta inplikatutako eremuen baliabideen koordinazioa bultzatzeko, xedea izanik efizientzia handiagoa lortzea ariketa fisikoaren praktikarekin.

Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuaren jarduketen artean laguntzak ematea ere sartzen da, ariketa fisikoarekin eta osasunarekin lotutako proiektuak sustatzeko toki entitateetan, tresna erabilgarria baitira bizimodu osasuntsu eta osasungarria sustatzeko, aktibo mantendu eta aktibitatea areagotzeko, eta horrela, bizi-kalitatea ahal den luzaroen hobetzeko.

Horrenbestez,

ERABAKI DUTE:

Lehena.–Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuari kudeaketa-esleipen bat egitea baimentzea, dirulaguntza bat eman diezaien toki entitateei, 2016-2020 aldiko Osasun Publikoaren Planean sartutako ariketa fisikoa susta dezaten 2019ko ekitaldian.

Bigarrena.–Esleipena urtebeterako izanen da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.

Hirugarrena.–Kudeaketa-esleipenaren xedeko prozeduren ondoriozko gastuen finantzaketa, aldez aurretik behar diren tramiteak egin eta gero, aurrekontuko partida hauen kargura eginen da:

–Osasun Departamentua:

520001-51200-4609-313904 “Dirulaguntzak, udal entitateek ariketa fisikoa sustatzeko” izeneko partida, 50.000 euroko kreditua duena.

–Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentua:

A50002-A5110-4609-336100 “Toki entitateen kirol jardueretarako laguntzak” izeneko partida, 275.000 euroko kreditua duena.

Laugarrena.–Erabaki hau igortzea Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutura eta Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutura, Osasun Departamentuko eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko idazkaritza tekniko nagusietara eta departamentu horietako kontu-hartzailetza delegatuetara, behar diren ondorioak izan ditzan.

Eta Erabaki honen edukiarekin ados daudela erakusteko, bi aldeek sinatu dute, goian adierazitako lekuan eta egunean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 21ean.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1907855