116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

137/2019 FORU AGINDUA, maiatzaren 30ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa eta finkatutzat deklaratzen baita Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

Azkoiengo Udalak bidali du 2019ko maiatzaren 6ko osoko bilkuran hartutako erabakia, eta eskatu du zuzendu dadila Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa, Azkoiengo 3. poligonoko 683. katastro-lurzatiaren sailkapenari dagokionez.

Aurkeztutako dokumentazioa ikusirik, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuak 2019ko maiatzaren 24an egindako txostena, egokitzat jotzen da zuzentzea Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa, finkatutzat deklaratze aldera Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

1. Zuzentzea Azkoiengo Udal Plan Orokorrean atzemandako akatsa eta finkatutzat deklaratzea Azkoiengo katastroko 3. poligonoko 683. lurzatian dagoen eraikuntza eta biltegi erabilera.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan aurreikusitako moduan eta epean.

Foru agindu honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen epe horiek.

3. Foru agindu hau Azkoiengo Udalari jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 30ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1907901