4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
383/2015 prozedura arrunta
Fabiola Llorente Llorente, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: 383/2015 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 44/2018 epaia eman da 2019ko otsailaren 6an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“44/2018 epaia.
Salako lehendakaria, Antonio Rubio Perez jauna. Magistratuak: María Jesús Azcona Labiano andrea, M.ª Mercedes Martín Olivera andrea.
Iruñean, 2018ko otsailaren 6an.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honetako Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuta, Nafarroako Gobernuaren 2015eko ekainaren 24ko Erabakiaren kontra aurkeztutako 383/2015 errekurtsoaren autoak ikusi ditu. Erabaki horren bidez, Cordovillako (Galar) eta Iruñeko udal-mugarteetan etxebizitza babestuetarako bizitegi eremu bat garatzeko udalez gaindiko plan sektoriala onetsi zen. Auziaren parte dira honakoak: batetik, Galar Zendeako Udala, errekurtsogilea, Rafael Ortega Yagüe prokuradoreak ordezkatua eta Antonio Madurga Gil letraduak lagundua; bestetik, Nafarroako Foru Komunitatea, demandatua, administrazio publiko horretako zerbitzu juridikoetako letraduak ordezkatua eta lagundua; azkenik, parte kodemandatuak, hau da, Cordovillako UPSren AR-01 eremuko Konpentsazio Batzordea, Miguel González Oteiza prokuradoreak ordezkatua eta Julián Ignacio Cañas letraduak lagundua, eta Iruñeko Udala, Javier Aráiz Rodríguez prokuradoreak ordezkatua eta Begoña García Revuelto letraduak lagundua.
EPAITZA:
1. Baiesten dugu administrazioarekiko auzi-errekurtso hau, Galar Zendeako Udalaren ordezkaritza prozesalak ebazpen honen idazpuruan identifikatu den erabakiaren kontra aurkeztutakoa, eta erabaki hori baliogabetzen dugu ordenamendu juridikoarekin bat ez datorrelako.
2. Demandatuak auzi honen kostuak ordaintzera kondenatzen ditugu.
Jakinaraz bedi ebazpen judizial hau Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248. artikuluak xedatzen duenari jarraituz, eta aditzera ematen da kasazio-errekurtsoa soilik jar daitekeela haren aurka, dagokion Salari zuzendua, bakar-bakarrik kasazio-interes objektiboko kasuren bat badago tartean eta ezarritako legezko baldintzak betez, hori guztia Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 86. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoarekin bat (uztailaren 21eko 7/2015 Lege Organikoak emandako testuaren arabera).
Errekurtso hori Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Sala honi zuzenduta prestatu beharko da, epai hau jakinarazi eta hogeita hamar eguneko epean.
Alderdiei aditzera ematen zaie ezen, edozein kasutan, eta aurkezten diren kasazio-errekurtso guztietan, kasuan kasuko kasazio-errekurtsoari buruzko idazki guztiek bat etorri beharko dutela, aitzakiarik gabe, Auzitegi Goreneko Gobernu Salak 2016-4-21ean hartutako Erabakiaren bidez eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusi honek 2016-6-27an hartutako Erabakiaren bidez onetsi diren baldintza eta betebehar estrintsekoekin.
Erabaki horiek ikusgai daude Justizia Auzitegi Nagusi honen iragarki-taulan, eta argitaratuta, orobat, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren web-orrian (www.poderjudicial.es), jendaurrean egon daitezen eta orok jakin ditzan.
Beraz, epai honen bidez, behin betiko epaituz, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu”.
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2019ko ekainaren 4an.–Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua, Fabiola Llorente Llorente.
Iragarkiaren kodea: J1907879