4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
72/2018 prozedura arrunta
Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: 72/2018 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 70/2019 epaia eman da 2019ko martxoaren 27an eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“70/2019 epaia.
Salako lehendakaria: María Jesús Azcona Labiano andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.
Iruñean, 2019ko martxoaren hogeita zazpian.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 72/2018 errekurtsoaren autoak aztertu ditu, zeina Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu zuen abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren kontra aurkeztu baitzen. Alderdiak izan dira, errekurtsogile gisa, Langile Abertzaleen Batzordeak sindikatua, Uxúa Arbizu Rezusta prokuradore andreak ordezkatua eta Juan Ignacio Barcos Pérez legelari jaunak zuzendua, eta, demandatu gisa, Nafarroako Gobernua, bere aholkularitza juridikoak ordezkatua eta defendatua.
Epaitza:
partez baiesten dugu Uxúa Arbizu Rezusta prokuradore andreak abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, eta, horrenbestez, dekretu hori baliogabetzen da kasuan kasuko departamentuaren organigraman agertzen ez diren plaza eta burutzei dagokienez eta, orobat, burutza horiek betetzeko asmoz, foru dekretu haren garapenetan emandako egintza edo ebazpenei dagokienez. Ez da bidezko inolako berariazko aldarrikapenik egitea auzialdi honetan sortutako kostuei buruz.
Kosturik gabe.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.”
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2019ko ekainaren 3an.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.
Iragarkiaren kodea: J1907775