4. PROZEDURA JUDIZIALAK
NAFARROAKO JUSTIZIA AUZITEGI NAGUSIA
384/2016 prozedura arrunta
Virginia Arias López de Lacalle, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako Justizia Administrazioaren letradua.
Aditzera ematen dut: 384/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan 20/2019 epaia eman da 2019ko urtarrilaren 31n eta irmo geratu da. Hona hemen haren idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:
“20/2019 epaia.
Salako lehendakaria: Raquel Hermela Reyes Martínez andrea. Magistratuak: Antonio Sánchez Ibañez jauna. Ana Irurita Díez de Ulzurrun andrea.
Iruñean, 2019ko urtarrilaren 31n.
Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak, aipatutako magistratuek osatuak, 384/2016 errekurtsoaren autoak aztertu ditu. Errekurtso hori jarri zen Nafarroako Gobernuaren aurka 2016ko apirilaren 29an jarritako gora jotzeko errekurtsoaren administrazio-isiltasunagatiko ustezko ezespenaren kontra. Gora jotzeko errekurtso hori errekurtso-egileek 55 urterekin erretiratzeari buruz jarritako erreklamazioaren ustezko ezespenaren aurka jarri zen. Auzi horretan alderdi izan dira: .......................................................... demandatzaile gisa, Elena Burguete Mira auzitegietako prokuradoreak ordezkatuak eta Fernando Isasi Ortiz de Barrón abokatu jaunak defendatuak; eta demandatu gisa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, aholkulari juridiko-legelariak ordezkatua eta defendatua. Hori dela eta zera ebatzi dugu:
Epaitza:
1.–Partez baiesten dugu Elena Burguete Mira auzietegietako prokuradoreak, ............................................................... izenean eta haiek ordezkatuz, jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, non Fernando Isasi Ortiz de Barrón abokatu jaunak defendatu dituen, Errekurtso hori jarri zen Nafarroako Gobernuan 2016ko apirilaren 29an jarritako gora jotzeko errekurtsoaren administrazio-isiltasunagatiko ustezko ezespenaren kontra. Gora jotzeko errekurtso hori errekurtso-egileek 55 urterekin erretiratzeari buruz jarritako erreklamazioaren ustezko ezespenaren aurka jarri zen. Horrenbestez, baliogabetzen dugu zuzenbidearen araberakoa ez delako.
2.–Hortaz, administrazio demandatua kondenatzen dugu errekurtsogileei aplikatzera martxoaren 14ko 383/2008 Errege Dekretuaren bigarren artikuluan ezarritako koefiziente murriztailea erretiro-adinaren gainean, bidezko diren legezko ondorioekin.
Kostuak administrazio demandatuari ezartzen zaizkio.
Beraz, epai honen bidez, hori erabaki, agindu eta sinatzen dugu.”
Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 72.2 eta 107.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, honako hau egin eta sinatzen dut.
Iruñean, 2019ko maiatzaren 31n.–Justizia Administrazioaren letradua, Virginia Arias López de Lacalle.
Iragarkiaren kodea: J1907758