2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIORDIA
Hirigintza-hitzarmena
Ziordiko Udalak, 2019ko maiatzaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoz, kudeaketako hirigintza hitzarmena Transportes Vicuña SA enpresarekin.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuari jarraikiz, hitzarmena jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, hura Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.
Ziordian, 2019ko maiatzaren 28an.–Alkatea, Francisco Javier Bengoetxea Morante.
Iragarkiaren kodea: L1907506