2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
VALTIERRA
Herri-lurretako lurzati baten desafektazioa, erabilera lagatzeko: 11. poligonoko 119. lurzatia
Valtierrako Udalak, 2019ko maiatzaren 20an egindako bilkura berezi eta presakoan, behar den gehiengoa izanik (bat etorriz urriaren 18ko 28/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondasunen Erregelamendurekin eta uztailaren 2ko 6/1990 Legearekin), erabaki zuen hasiera batean onestea lur baten desafektazioa, hain zuzen ere 17.131,03 metro koadroko lurra, 11. poligonoko 119. lurzatiari dagokiona, haren erabilera lagatzeko Mikel Adrián Pérezi, zerri gizendegi bat ezartzeko.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aurkez ditzan bidezko iruditzen zaizkion kexak, erreklamazioak edo oharrak, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluarekin (lege horren bidez jorratu zen Nafarroako Toki Administrazioa).
Espedientea udal Idazkaritzan dago, interesdunen eskura.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Valtierran, 2019ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Victoria Montori Mateo.
Iragarkiaren kodea: L1907559