2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE-ARAKIL
UO-39 unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena
Alkatetzaren 2019ko ekainaren 6ko 72. Ebazpenaren bidez, Udal honek erabaki zuen hasiera batez onestea Uharte Arakilgo UO-39 unitatea, 2. poligonoko 1011. eta 1027. lur sailak borondatez birzatitzeko proiektua, eta jendaurrean jartzea hogei egunean alegazioak paratu ahal izateko. Orobat, espresuki xedatu zuen, interesdunei informazioa eta entzunaldia emateko tramitean alegaziorik aurkezten ez bada, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko dela beste tramiterik gabe.
Guzti-guztia argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Uharte Arakilen, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juana Sainz Betelu.
Iragarkiaren kodea: L1907863