116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE-ARAKIL

2/2019ko aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 85. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 3an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1.–Kreditu-gehigarria, honako partida honetan:

9200 21 Autokarabanen guneko mantentze-lanak 7.066,00 euro.

2.–Finantzatuko duen partida:

87000 Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako 5.566,00 euro.

Uharte-Arakilen, 2019ko ekainaren 6an.–Alkatea, Juan Sainz Betelu.

Iragarkiaren kodea: L1907843