2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Hiri-jarduketarako plan berezia UC-43A eta UC-43C unitateetan. Hasierako onespena
Tafallako Udalak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 21ean egindako bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Tafallako Hiri Antolamenduko Udal Plan Orokorreko UC-43A eta UC-43C unitateetan (30. poligonoa, 83., 84. eta 18. lurzatiak), Alava Iniciativas Inmobiliarias XXI SLk sustatuta, ahalbidetu dadin zuzeneko jarduketa bat, obra-lizentzia tramitatuz eta lortuz, bizitegi-erabilerako eraikin bat egiteko, Tafallako hiri-lurreko ondasunen katastroko 30. poligonoko 18. eta 84. lurzatietan.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).
Tafallan, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkate udalburua, Arturo Goldaracena Asa.
Iragarkiaren kodea: L1907504