2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
2016, 2017 eta 2018ko superabitaren aplikazioa eta 2019rako aurrekontu luzatuaren aldaketak, Diruzaintzako geldikinekin finantzatuak. Behin betiko onespena
Behin Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2019ko maiatzaren 9an hasiera batez onetsirik, eta jendaurreko epea inolako erreklamaziorik gabe iragan eta gero, behin betiko onetsita gelditu dira 2016, 2017 eta 2018ko superabitaren honako aplikazio hauek eta Diruzaintzako geldikinekin finantzatutako 2019rako aurrekontu luzatuaren aldaketak, xehetasun hauekin bat:
1.–2016. eta 2017. urteetako superabitak aplikatzea zorpetze garbiaren maila 1.355.029,62 euroan murrizteko. Superabit horren jatorria da finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioetara hasiera batez zuzenduta zeuden kopuruak azkenean bete ez izana, 943.825,28 euroan eta 411.204,34 euroan hurrenez hurren. Murrizketa hori gauzatuko da 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe luzerako mailegua –Udal-aurrekontuetan 8.813.659,32 euroko kopuruaz aurreikusia– ez kontratatzearen bidez. Superabitaren jomuga hori onestea lehentasunezkoa da eta edozein FJI inbertsio baino lehenago egin behar da.
2.–2018. urteko superabita –13.755.221,96 euro guztira– honako xede hauetarako eta xehetasun hauekin bat aplikatzea:
2.1. 105.152,69 euro erabiltzea Hirigintza Gerentziak 2018-19891 erregistro-zenbakiaz jaulkitako fakturan jasota dauden urbanizazio-kuotek sortutako betebeharrak kitatzeko. Horrenbestez, dagokion aurrekontu-aldaketa bat onetsiko da 30/15121/681000 aurrekontu-aplikazioan Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinaren kargura.
2.2. 2018. urteko superabitaren 6.316.069,27 euro erabiltzea zorpetze garbiaren maila murrizteko, xehetasun hauekin bat:
2.2.1. 379.577,48 euro, Txantrean Salestarren eraikinaren erosketari dagokion ordainketa geroratua ezereztearen bidez, Gobernu Batzarrak 2017ko abenduaren 29an hartutako erabakiarekin bat, zeinaren 6. puntuak jasotzen baitzuen kopuru hori 2019ko ekitaldian ordaintzeko betebeharra. Horrenbestez, dagokion aurrekontu-aldaketa bat onetsiko da 30/15220/682020 aurrekontu-aplikazioan Ukitutako diru-sarrerek sortutako Diruzaintzako Geldikinaren kargura.
2.2.2. 2018. urteko superabitaren 5.936.491,79 euro, 20/91300 Finantza entitateen epe luzeko maileguak izeneko diru-sarreren partidan jasotako epe luzerako mailegua –Udal-aurrekontuetan 8.813.659,32 euroko kopuruaz aurreikusia– ez kontratatzearen bidez. Superabitaren jomuga hori onestea lehentasunezkoa da eta edozein FJI inbertsio baino lehenago egin behar da.
Hori horrela, guztira 7.671.098,89 euro erabiliko dira zorpetze garbia murrizteko. Haietako 7.291.521,41 euro mailegua ez kontratatzeak (proposamenaren 1. eta 2.2.2 puntuak) eragindakoak dira, eta 379.577,48 euro 2.2.1 puntuaren ordainketa geroratua ezerezteak sortuak.
2.3. 6.671.000 euro erabiltzea Finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioak egiteko, Udalaren aurrekontuetan egindako aurrekontuko aldaketen bidez, zeinak Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinekin finantzatuko baitira:
INBERTSIOA | KONTZEPTUA (FJI) | ZENBATEKOA | PROGRAMA | EKONOMIKOA |
Emakumeen Etxea | 933 Ondare-kudeaketa | 300.000 | 10/23910 | 622060 |
Turismo-seinaleak | 432 Turismo Inf. eta Sust. | 36.000 | 20/43200 | 629090 |
Jarduketa S. Bartolomé gotorleku txikian | 432 Turismo Inf. eta Sust. | 100.000 | 20/43200 | 632090 |
Labriteko igarobide jasangarria | 153 Bide publikoak | 300.000 | 31/15331 | 609000 |
Bide hobekuntzak-30 Hiria | 153 Bide publikoak | 900.000 | 31/15331 | 619000 |
Erdigune-Sanduzelai | 153 Bide publikoak | 850.000 | 31/15331 | 619000 |
Gune publikoak hobetzeko jarduketak | 153 Bide publikoak | 840.000 | 31/15331 | 619000 |
Haur jolasak-estalkiak kanpaina | 153 Bide publikoak | 200.000 | 31/15332 | 619000 |
Taconera. 2. fasea | 171 Parkeak eta lorategiak | 340.000 | 31/17100 | 619000 |
Larrialdiko etxebizitzak birgaitzea | 933 Ondare-kudeaketa | 1.000.000 | 31/92062 | 622020 |
Berritze-lanak Caldereria aretoko komunetan | 933 Ondare-kudeaketa | 60.000 | 31/92062 | 632010 |
Fusilatuen panteoia handitzeko lanak | 933 Ondare-kudeaketa | 50.000 | 40/16400 | 632090 |
Hiri-baratzeak | 172 Ingurumenaren babesa eta hobekuntza | 30.000 | 40/17212 | 609000 |
Obrak ikastetxe publikoetan | 323 Ikas. funtz. | 710.000 | 50/32320 | 632040 |
Berritze-lanak Donibaneko Auzo Unitatean | 231 Oin. Laguntza-Gizarte Zerb. | 150.000 | 70/23110 | 632060 |
Hobetze-lanak Komunitate Guneetan | 933 Ondare-kudeaketa | 300.000 | 80/33701 | 632060 |
Kirol instalazioak | 342 Kirol instalazioak | 505.000 | 80/34200 | 632050 |
GUZTIRA | 6.671.000 | | |
2.4. 663.000 euro erabiltzea Finantzaz bezainbatean jasangarriak diren inbertsioak egiteko, Hirigintza Gerentziaren aurrekontuetan egindako aurrekontuko aldaketen bidez, zeinak Hirigintza Gerentziaren Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinekin finantzatuko baitira: |
INBERTSIOA | KONTZEPTUA (FJI) | ZENBATEKOA | PROGRAMA | EKONOMIKOA |
Arantzadi ekoparkea. 2. fasea | 171 Parkeak eta lorategiak | 300.000 | 17100 | 619000 |
Txantrea parkea | 171 Parkeak eta lorategiak | 363.000 | 17100 | 609000 |
3.–Honako aldaketa hauek egitea 2019ko aurrekontu luzatuan, sortu berri diren behar berri batzuk asetzea xede harturik, egun 2019ko Aurrekontu luzatuan ez baitago horretarako kreditu egokirik eta nahikorik, Udalaren Gastu Orokorretarako Diruzaintzako Geldikinen bidez finantzatua, honako xehakapen hauekin bat: |
KONTZEPTUA | ZENBATEKOA | KONTUA | EKONOMIKOA |
Kalte-ordaina: Tomás Esteban aparkalekua | 440.000 | 20/93300 | 226990 |
Balorazio Txostena | 33.500 | 20/93200 | 227020 |
Trinitarioseko aparkalekua | 30.000 | 20/43110 | 226990 |
Furgoneta elektrikoa mandatarientzat | 82.000 | 21/92000 | 624000 |
Urbanizazio kuotak ordaintzea | 137.000 | 30/15121 | 681000 |
Lezkairuko Haur Eskolaren proiektua erredaktatzea | 90.000 | 50/32310 | 622040 |
Sanferminetarako gastu beharrezkoak | 303.574 | 60/13300 | 227011 |
Herritarren Segurtasuneko Alorraren gastuak | 196.837 | 60/13300 | 227011 |
Jantoki Soziala | 50.000 | 70/23181 | 221050 |
Eguneko zentroa-jantoki soziala abiatzea | 50.000 | 70/23181 | 227990 |
Larrialdietarako laguntzak | 70.000 | 70/23181 | 480000 |
Eskola-jantokiak | 60.000 | 70/23181 | 480000 |
Taxi-bonua. | 50.000 | 70/23181 | 480000 |
Elikadura (ELZ) | 100.000 | 70/23183 | 221050 |
Desfibriladoreak kirol-instalazioetan | 10.000 | 80/34200 | 221110 |
Zentro komunitarioetako ekipamendua | 50.000 | 80/33701 | 632060 |
Gaztediaren Etxeko obrak amaitzea | 150.000 | 80/33702 | 632060 |
GUZTIRA | 1.902.911 | | |
4.–Proposamen honen 2.3, 2.4 eta 3 puntuetako bakoitzean joko da Iruñeko Udalaren eta Hirigintza Gerentziaren –kasuaren arabera– 2019ko Gastuen Aurrekontuan egindako aldaketak lotura kualitatiboa ezarrita gauzatuko direla aurrekontu-erabilerari dagokionez partida berean kontzeptu bat baino gehiago sartuz gero, eta, betiere, Aurrekontua gauzatzeko 10. oinarrian ezarritako zenbatekoarekin bat, gastuaren behin betiko egozpenean aplikazio berriak sortzen diren kasuetarako.
5.–Erabaki honen punturen baten kontra jendaurreko epean erreklamaziorik aurkeztuz gero, Osoko Bilkurak berariaz behin betiko onetsi beharko ditu horiek indarra har dezaten, baina behin betiko berariazko onespen hori ez da beharrezkoa izanen erreklamaziorik jaso ez duten puntuek indarra har dezaten.
Aldaketa hauek ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan hartuko dute indarra.
Iruñean, 2019ko ekainaren 10ean.–Alkate Udalburua, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1907925