116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OROTZ-BETELU

2019rako karga-tasak

Orotz-Beteluko Udalak, honako hau erabaki zuen 2018ko abenduaren 12an egindako osoko bilkuran, bete dadin Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoa:

1.1. Ondoko karga-tasak onestea, 2019ko urtarrilaren 1eko ondorioekin:

–Lurraren gaineko kontribuzioa (bakarra): %0,175.

–Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga: %3,28.

–Ekonomia-jardueren gaineko zerga: 1 indizea.

–Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zerga.–Tasa: %22.–Koefizienteak:

  • 1. urtea: 0.02.
  • 2. urtea: 0.04.
  • 3.-15. urtea: 0,06.
  • 16. urtea: 0.16.
  • 17. urtea: 0.29.
  • 18. urtea: 0.32.
  • 19. urtea: 0.34.
  • 20. urtea: 0.36.

1.2. Erregelamenduzko tramitea ematea.

Erabaki horren aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

1.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo horretako Salari zuzendua, edo Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluak aurreikusitako kasuetan (lege horren bidez arautu zen Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa), bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; nolanahi ere, aitzinetik eta hautara, paratzen ahalko da berraztertzeko errekurtsoa egintza ebatzi duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo bertzenaz,

2.–Gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Orotz-Betelun, 2018ko abenduaren 19an.–Alkatea, Javier Larrea Reta.

Iragarkiaren kodea: L1907522