116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEDEA

2019ko aurrekontuaren aldaketa. Hasierako onespena

Ledeako Udalak, 2019ko maiatzaren 23an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Udalaren 2019ko aurrekontuan.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzkoa).

Ledean, 2019ko maiatzaren 24an.–Alkatea, Ricardo Murillo Delfa.

Iragarkiaren kodea: L1907531