116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Bake epailearen kargua hutsik

Deialdi publikoa iragartzen da, udalerri honetako bake epaile titularraren eta haren ordezkoaren kargu hutsak betetzeko. Interesdunek hogeita hamar egun balioduneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eskabideak udal bulegoetan aurkezteko. Hori dena, bete daitezen uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (Botere Judizialari buruzkoa) eta Bake Epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamendua.

Mugiron (Larraun), 2019ko maiatzaren 29an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.

Iragarkiaren kodea: L1907534