116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

8/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko otsailaren 27ko osoko bilkuran erabaki zen hasiera batean onestea 8/2018 aurrekontu-aldaketa, eta erabaki hori 2019ko 60. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an. Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Laburpena

ZENBATEKOA GOITITZEN DUTEN KAPITULUAK

4. kapitulua

10.485,00 euro

2. kapitulua

1.970,00 euro.

GUZTIRA

12.455,00 euro.

ZENBATEKOA BEHETITZEN DUTEN KAPITULUAK

1. kapitulua

-5.005,00 euro

2. kapitulua

-7.450,00 euro

GUZTIRA

-12.455,00 euro

Berriozarren, 2019ko maiatzaren 31n.–Alkatea, Raúl Maiza González.

Iragarkiaren kodea: L1907603