2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Alkatetzaren eskuordetzea
2019ko ekainaren 7an, Baztango Udaleko jarduneko alkate udalburuak 62/2019 zenbakidun ebazpen hau eman du:
“Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua onetsi zuen 2568/1986 Errege Dekretuaren 47. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan ezarritakoari jarraikiz, Baztango udal mugapetik kanpora egoteko asmoa dudanez,
EBAZTEN DUT:
Lehenbizikoa.–Lehen alkateorde Mikel Ortega Arraztoa eskuordetzea Alkatetza honen eginkizunetan ari dadin, 2019ko ekainaren 8tik ekainaren 13ra arte, biak barne.
Bigarrena.–Ebazpena lehen alkateordeari jakinaraztea, eta Udalbatzari haren berri ematea egiten den hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Eskuordetze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Baztanen, 2019ko ekainaren 7an.–Jarduneko alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.
Iragarkiaren kodea: L1907946