116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

2019ko 1., 2. eta 3. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Arantzako Udalak, 2019ko apirilaren 24an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen aldaketa hauek Udalaren 2019ko aurrekontuan:

1/2019. Salbatore Karrikako pabimentazio lanak.

2/2019. Goiko kaleko saneamendu eta euri-uretako sareko lanak.

3/2019. Eliza karrikako argiteria, telefonia eta argindar sarearen osaera.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Arantzan, 2019ko apirilaren 30ean.–Alkatea, Juan Miguel Almandoz Mitxelena.

Iragarkiaren kodea: L1906292