116. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO

Aurrekontuaren egonkortasunerako plan ekonomiko finantzarioa. Onespena

Alloko Udalak, 2019ko maiatzaren 27ko osoko bilkuran honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Lehena.–Jakinaren gainean gelditzea idazkaritzak eta kontu-hartzailetzak egindako ebaluazioaren emaitzaz, aurrekontu egonkortasunari buruz eta gastu-arauaren xedeari buruz, non adierazten baita ez direla bete bi muga horiek (2019ko martxoaren 7ko txostena). Agerian gelditu da 2018ko aurrekontuaren likidazioan.

Bigarrena.–Onestea Alloko Udaleko 2019ko eta 2020ko ekitaldietarako ekonomia eta finantza planaren zuzenketa, ez baitira bete aurrekontu egonkortasuna eta gastuaren arauaren xedea, hala gelditu baita agerian 2018ko aurrekontuaren likidazioan. Haren kopia espedientean dago, behar bezala eginbidetuta.

Hirugarrena.–Onetsitako plana igortzea Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusira 5 egun naturaleko epean, bidal dadin Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministeriora, bat etorriz 2/2012 Lege Organikoaren 21. artikuluarekin (lege horren bidez jorratu ziren Aurrekontu Egonkortasuna eta Finantza Iraunkortasuna).

Laugarrena.–Alloko Udaleko ekonomia eta finantza planaren onespena argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren Gardentasun atarian, informazioa zabaltzearren bakar-bakarrik.

Orobat, planaren kopia bat jendearen eskura egonen da, onesten denetik haren indarraldia bukatu arte.

Allon, 2019ko maiatzaren 30ean.–Alkate udalburua, Susana Castanera Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1907558