1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
985/2019 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoreak emana, María del Carmen Jarén Ceballos andrea unibertsitateko katedradun izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Ekonomia, Plangintza eta Irakasleen gaietarako errektoreordeak otsailaren 18an emandako 314/2019 Ebazpenaren bidez, unibertsitateko irakaskidegoetako lanpostuak betetzeko lehiaketarako deia egin zen.
Ikusirik 4704 zenbakia duen lanpostua betetzeko lehiaketaz arduratzen den batzordeak 2019ko maiatzaren 30ean egindako proposamena, María del Carmen Jarén Ceballos andrea Ingeniaritza Saileko “Nekazaritzako eta Basoetako Ingeniaritza” jakintza-arloko unibertsitateko katedradun izendatzearen aldekoa.
Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Estatutuen 40. artikuluak ematen dizkidaten eskudantziez baliatuz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–María del Carmen Jarén Ceballos andrea Nafarroako Unibertsitate Publikoko unibertsitateko katedradun izendatzea. Lanpostua “Nekazaritzako eta Basoetako Ingeniaritza” jakintza-arlokoa da, 4704 zenbakia du, eta Ingeniaritza Sailari atxikia dago.
Bigarrena.–Izendapen honek interesduna lanpostuaz jabetzen denean hartuko du indarra, eta betiere gehienez ere hogei eguneko epean ebazpen hau “Estatuko Aldizkari Ofizialean” argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Hirugarrena.–Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du, Unibertsitateei buruzko 2001eko abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoaren 6.4 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta haren kontra zilegi da berraztertzeko errekurtsoa jartzea errektorearen aurrean, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Administrazioarekiko Auzietako epaitegietan, hilabeteko epean lehenbiziko kasuan, eta bi hilabeteko epean bigarrenean, biak ere ebazpena argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.
Iruñean, 2019ko ekainaren 5ean.–Errektorea, Alfonso Carlosena.
Iragarkiaren kodea: F1908005